Euskararen asteko azken ordukoak
Aste honetarak prestatutako zenbait ekintzak aldaketak izan dituzte.
Gaur Euskararen Eguna, eta bete-betean sartuak gara euskararen asteko egitarauko ekintzekin. Hala ere, aldaketa batzuk izan dira larunbaterako planean, izan ere, bazkaria eta erromeria bertan behera geratu dira.
Itxura denez, ez dira nahikoa txartel saldu bazkarirako, eta antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute. Txartela hartua zutenei erositako lekuan itzuliko diete dirua. Gaztetxeko erromeria ere bertan behera geratu da, taldea lotzeko izan diren arazoak tarteko.
Hala ere, ez da barrurako eta kalerako ekintzarik faltako. Gaur Amerikanuak filma izango da Aita Mari zineman eta igandean haurrentzat emanaldia arratsaldeko 5etan, Animal Chanel. Gaur gauean Torreberri gaztetxean emanaldi berezia izango da, gainera: Bertsotan Jai 2010
Larunbaterako, berriz, kaleko proposamenak daude, eta lasai, eguraldi ona iragarri du-eta Joseba Egaña aditu zumaiarrak. Goizean Saltaka saioa izango da Itsas kiroldegitik irtenda; Gernika parkean eta Mendaro Marinela kalean obrak daudenez, Ludoteka aldetik irten eta Patxita Etxezarretatik izango da ibilbidea, Zubitxikitik Erribera kalera sartu eta Kofradian amaitu arte. Salda eskainiko han parte hartu duten guztiei. Arratsaldean 18:30ean Upela plazatik hasita kantu-saioa izango da, Zumaiako kantuzaleak taldearen eskutik. Hotzari aurre egin eta parte hartu!



