Euskararen asteko ekintzetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak ematea
Euskararen Aholku batzordeko kideek eskerrak eman nahi dizkie Euskararen asteko ekintzetan parte hartu duten herritar eta elkarte guztiei. Hasteko, taldeko argazki handia ateratzera elkartu zirenei, adin eta pentsaera askotako jendeak euskararen alde bat egiten dutela erakusteagatik. Ondoren, larunbatean euskararen aldeko kalejiran parte hartu zutenei, bai herritarrei eta baita taldeei ere: Musika eskolako trikitilariei, Inpernupeko joaldunei, gitarra ikastaroko kideei, Bertso Eskolako Unai Sarasuari eta Astindu taldekoei, bereziki Jone Osari. Eskerrik asko. Eta bukatzeko, hitzaldira, literatura emanaldira eta hizkuntza ekologiari buruzko tailerrean parte hartu zuten zumaiar guztiei ere mila esker. Zumaiarrok erakutsi dugu euskaraz bizi nahi dugula eta denon artean lortuko dugu!



