Euskararen ezagutza-maila eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ahozko probarako deialdia egin du Polizia eta Larrialdietarako Akademiak
Polizia eta Larrialdietarako Akademiak jakitera eman duenez, hautaketa prozesuaren hamargarren oinarrian aurreikusitako euskararen ezagutza-maila eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ahozko proba egingo du datorren azaroaren 30ean, Donostiako seminarioan (Heriz pasealekua, 82). Proba egin behar dutenek bertan egon beharko dute azterketa hasi baino 15 minutu lehenago.



