Euskararen ezagutza-maila eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko froga deialdia egin du Polizia eta Larrialdietarako Akademiak
Polizia eta Larrialdietarako Akademiak jakitera eman duenez, hautaketa prozesuaren hamargarren oinarrian aurreikusitako euskararen ezagutza-maila eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko froga egingo du datorren azaroaren 16an, Donostiako seminarioan (Heriz pasealekua, 82). B2 mailari dagokion idatzizko froga goizeko 09:00etan izango da eta C1 mailari dagokiona, aldiz, 11:15ean. Froga egin behar dutenek bertan egon beharko dute azterketa hasi baino 15 minutu lehenago.



