Euskaraz bizitzeko aldarria, Zumaian

2012/12/03

Gaur, abenduak 3, ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Zumaian, hala ere, ostiraletik hasita hainbat ekintza eta ekimen izan dira asteburuan. Hala, azken urteotan ohikoa den bezala Zumaia Saltaka lasterketa egin larunbat goizean . Lasterketan adin guztietako zumaiarrek hartu zuten parte. Eguraldiak lagunduta, itsas kiroldegitik beheko plaza arteko distantzia egin zuten giro ederrean. Bukaeran, hamaiketakoaz gain, dantzariak, bertsolariak, trikitilariak.... alaitu zuten giroa. Euskararen asteari bukaera emateko, gaur, abenduak 3, 18:30ean mahai-ingurua izango da Alondegiko Oxford aretoan. Gaia: 'Euskarazko hedabideen estrategiak sektorearen krisiari aurre egiteko.' Hizlariak: Iban Arregi (Berria-EKT taldea), Mikel Irizar (Topagunea-Tokikom) eta Gorka Zabaleta (Baleike) izango dira.

Euskararen asteko argazkiak ikusteko klikatu hemen.