'Euskaraz kontsumitzen duzu?' inkesta erantzuteko azken egunak
Martxoaren 28an bukatuko da epea eta ekimenaren bidez, herritarren artean erosketetan erabiltzen dituzten hizkuntza-jokabideak aztertu nahi dira. Parte-hartzen dutenen artean bi lagunentzako afaria eta 50 euroko bi erosketa-txartel zozketatuko dituzte.
Dendetan, tabernetan eta jatetxeetan, zein hizkuntza erabili ohi duzu? Zeren arabera erabiltzen duzu hizkuntza bat edo bestea? Alderdi hauen inguruan pentsatzeko inkesta zabaldu du Zumaiako Udalak herritarren artean eta inkestak jasotzen ari dira dagoeneko. Inkesta erantzuterakoan, bakoitzak bere hizkuntza-jokabideen inguruan pentsatzea bultzatu nahi da, batetik eta, bestetik, erantzunak jaso eta jokabide nagusiak ezagutu nahi dira. Inkesta leku hauetan eskura daiteke: Zumaiako Udalaren webgune honetan edo Udaletxean bertan, Turismo bulegoan, Metro tabernan, Ekin eta A3 dendetan.
Inkesta erantzunez parte hartzen duten herritarrek artean, Marina Berri jatetxean bi lagunentzako afaria eta 50 euroko bi erosketa-txartel zozketatuko dituzte. Martxoaren 28an bukatuko da ekimenean parte-hartzeko epea.



