Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta SATIE arquitectos-ek atzo sinatu zuten, IES ZUMAIA BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko proiektuaren idazketa egiteko kontratua

2019/03/14

Lanok, gauzatze proiektua, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa jasotzen dituzte, baita Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere. Arkitektoek 30 eguneko epea dute proiektua aurkezteko eta 90 egunekoa exekuzio proiektua aurkezteko eta lan horiek 188.500 euro + BEZeko kostua izango dute.

Atzo sinatu zuten Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta SATIE arquitectosek, IES Zumaia BHI ikastetxea handitzeko eraikin berria egiteko gauzatze proiektua, lan osagarriak eta zuzendaritza fakultatiboa egiteko kontratua. Aipatu ikastetxea 10 gela handitzeko eraikina jasotzeaz gain, Sagarbideko frontoiaren estaldura egitea ere jasotzen du kontratuak.

Arkitektoek 30 eguneko epea dute proiektua aurkezteko eta 90 egunekoa exekuzio proiektua aurkezteko eta lan horiek 188.500 + BEZeko euroko kostua izango dute.