Eusko Jaurlaritzan aurkeztu beharreko dokumentuak Udalean entregatu daitezke hemendik aurrera
Eusko Jaurlaritza eta Zumaiako Udalaren artean sinatutako hitzarmena argitaratu zen 2015eko ekainaren 12an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan zehaztu bezala, aurrerantzean, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zumaiako Udalaren erregistroetan aurkezteko aukera izango da. Beraz, Eusko Jaurlaritzan aurkeztu beharreko idatziak Udalean erregistratzeko aukera dago hemendik aurrera. Udalak, gehienez ere bi eguneko epean, irteera erregistroa eman eta bidaliko du bertan agertzen den helbidera. Helbiderik agertzen ez bada, Zuzenean harrera zerbitzura bidaliko dira.



