Arrakastatsua izan da Zumaiako I. Garagardo Azoka

2009/07/20

Osteguneko irekiera ekitaldian, Pulpo kirol elkarteak urte askoan bere babeslea izan den Urpe enpresa omendu zuen.

 

Atzo (uztailak 19, igandea) itxi zituen ateak Zumaiako I. Garagardo Azokak. Arrakastatsua izan da Pulpo Elkarteak, Zumaiako Udalak eta Zarauzko rugbi taldeak antolatutako ekimen hau. Ugariak izan dira lau egun hauetan garagardo mota desberdinak probatzera urbildu diren lagunak, zumaiarrak zein kanpokoak.

Gauero zuzeneko musika emanaldiek alaitu dute giroa eta bederatzi garagardo mota dastatzeko aukeraz gain, janaria ere zerbitzatu dute. Azokaren aitzakian, festa giroa izan da nagusi asteburuan Zumaian.

Urpe enpresari omenaldia

Osteguneko irekiera ekitaldian, Pulpo kirol elkarteak urte askoan bere babeslea izan den Urpe enpresa omendu zuen. Ekitaldian parte hartu zuten baita ere, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak eta Pili Etxabe kultura eta turismo zinegotziak.

 

Garagardo azoka (jendea)