EZ OHIKO OSOKO BILKURA EGIN DU GAUR ZUMAIAKO UDALAK

2016/12/16

Bertan, behin-betiko onespena eman zaie 2017ko ordenantza fiskalei. Era berean Jadarreko horma berreraikitzeko eta Aita Mari auzoko zenbait garajeen teilatuetan dauden hezetasunak konpontzeko kreditu aldaketak jakinarazi dira osokoan.

Gaur arratsaldean ez ohiko osoko bilkura egin du Zumaiako Udalak. Bertan, lehenik eta behin, behin betiko onespena eman zaie 2017ko ordenantza fiskalei EAJ-PNVren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontran bozkatu du.

Halaber, Jadarreko horma berreraikitzeko eta Aita Mari auzoan dauden zenbait garajeen teilatuetan agertu diren hezetasunak konpontzeko kreditu aldaketak ere jakinarazi dira.