Ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak ostegun honetan

2022/03/08

2022ko ordenantza fiskalen lehenengo aldaketa eta Gizarte Zerbitzuetako hitzarmenak aztertuko dituzte, besteak beste. Gainera, Ukraniako egoeraren inguruko, eta Zumaiako pentsionistek aurkeztutako mozioak izango dira eztabaidagai.

Zumaiako udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du ostegun honetan (martxoak 10), arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Ogasun arloko gaiak aztertuko dituzte, ordenantza fiskalei lotutakoak, baita Gizarte Zerbitzuetako hitzarmenak ere, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren finantziazioari buruzkoa, eta komunitatearen aldeko lan zigorrak betetzeari buruzkoa.

Horiez gain, bi gai desberdinen inguruko mozio eztabaidatuko dituzte ostegunean: batetik, Ukrainako egoerari buruzkoa; eta bestetik, pentsionistek banku zerbitzuen inguruan egindakoa.

> EZOHIKO OSOKO BILKURA 2021/03/10

Udalbatzarretako aktak