Ezohiko osoko bilkura egingo dute gaur

2020/01/29

Fatxadak birgaitzeko ordenantza fiskaletako hobariak eta Udal langileen Lan Hitzarmena izango dituzte hizpide. 18:00etan hasiko dute plenoa, udaletxeko pleno aretoan.

Gaur, hilak 29, Udalaren ezohiko osoko bilkura izango da udaletxean. Bi gai landuko dituzte osoko bilkuran:

  • Fatxadak birgaitzeko ordenantza fiskaletako, ICIO ataleko %95eko hobaria ematea
  • Zumaiako Udaleko eta Zumaiako Kirol Patronatuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Udal Hitzarmenean 48. artikuluaren aldaketa

2020/01/29 Deialdia: Ezohiko osoko bilkura