Ezohiko plenoa egingo da bihar arratsaldean udaletxean

2010/07/07

18:30ean hasiko da eta besteen artean, N-634 errepidearen edota Ardantzabideko eremuaren inguruan eztabaidatuko dute. Udalbatzarraren aurretik, Zumaia Lantzenen Biltzar Orokor Arrunta egingo dute 18:00etan.

 

Bihar (uztailak 8, osteguna) ezohiko plenoa izango da Zumaiako udaletxean. 18:30ean hasiko da udalbatzarra eta ondorengoa izango da eguneko aztergaia:

1.-    Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada: (2010.06.08)

2.-  Hirigintza.- irizpena:

2.1.-   07 HA Ardantzabiden arauetako 34.3 artikulua aplikatzeko hitzarmena onartzea, bidezko bada.

2.2.- Zumaiako N-634 zaharreko zeharbidearen jabetza Zumaiako Udalari eskualdatzeko hitzarmena onartzea bidezko bada.

Proposamena:

2.3.-   01 HA “Alde Zaharra”ko 01.4. EU “Ardantzabide” xehetasun-azterketari behin betiko onarpena ematea bidezko bada

2.4.-  Au 07-ardantzabide xehetasun-azterketaren aldaketaren behin betiko onarpena ematea bidezko bada.

3.-   Proposamena.-

3.1.- “Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari”; EAk eta Talde Mistoak aurkeztutako proposamena, Zumaian, 350 sinadurak bermatutakoa.

Aurrez Zumaia Lantzenen Biltzar Orokor Arrunta

Udalbatzarraren aurretik, Zumaia Lantzen erakundeak Biltzar Orokor Arrunta egingo du eta 2009ko ekitaldiko kontuen onarpena bideratuko da, bidezko bada. 18:00etan hasiko da biltzarra.