Udalaren ezohiko plenoa izango da ostegun honetan

2019/07/01

Zumaiako Udaleko ezohiko plenoa egingo da ostegun arratsaldean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Kargu hartzeko plenoaren osteko lehen osoko bilkura izango da; eta, besteak beste, batzordeen osaketa zein izango den adostuko da.

Ondorengoa izango da plenoko gai-ordena:

  1. Udal talde politikoen eta bakoitzaren bozeramaileen berri eman
  2. Batzorde informatibo iraunkorren eraketa eta osaketa
  3. Alkateak hartutako erabakien berri ematea, ondorengo gai hauetan:
    1. Alkateordearen izendapenak
    2. Tokiko Gobernu Batzarraren kideen izendapena eta maiztasuna
  4. Udal plenoaren batzarraldietarako maiztasuna
  5. Udalbatzako ordezkarien izendapena Udalak ordezkatua egon behar duen era guztietako organo kolegiatuetarako
  6. Udal ordezkarien ordainsariak