'Familia berdintasunean' tailerraren lehen saioa, bihar
Martxoaren 15 eta 22an emango du tailerra Agipaseko aditu batek. Tailerraren saioak 18:30etatik aurrera izango dira Alondegian.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalaren Berdintasun Sailak. Horien artean da 'Familia Berdintasunean' tailerra. Tailer horretan hainbat galderari erantzuten saiatuko dira. Besteak beste honakoei:
- Zer esan nahi du "berdintasunean"?
- Zertan gara berdinak emakumeak eta gizonezkoak? Zertan ez?
- Guraso rolak familian: gurasoen betebeharrak eta rolen banaketa.
- Guraso rola-bikote rola.
- Helburua: familia osasungarria.
Saioak ostegun honetan (martxoak 15) eta hurrengoan (martxoak 22) izango dira 18:30etatik aurrera Alondegian, Agipaseko aditu batek gidatuta. Interesa duen edonork har dezake parte bertan; aurrez ez dago izena eman beharrik.



