Familia Eguna ospatuko dute larunbatean, San Juan Egoitzan
Ohiturari jarraituz, datorren larunbatean, hilak 26, Familia Eguna ospatuko dute San Juan egoitzako kideek. 16:00etan, bertan bizi direnen familiei harrera egingo diete. Harrera eta elkarrekin egoteko tarte baten ostean, 17:30ak aldera denak elkarrekin meriendatzeko aukera izango dute. Giroa alaitzeko, Zumaia txaranga izango da bertan.



