Familia irteera bertan behera gelditu da
Irteera egiteko ez da behar adina familia apuntatu.
Datorren iganderako, otsailak 27, Ordiziako Delikatuz elikadura eta gastronomia zentrora antolatutako familia irteera bertan behera gelditu da. Izan ere, ez da behar adina famila apuntatu irteerara. Ludotekak antolatzen ditu familia irteerak, eta datorren familia irteera maiatzean izango da. Zumaiako Udalak herritarrak irteera horietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.



