Familia irteeran izena emateko azken egunak

2011/05/19

Bihar bukatuko da Larraitzerako familia irteeran izena emateko epea.

 

Zumaiako Ludotekak hil honen 29rako (igandea) familia irteera antolatu du Larraitzeko Zuhaitz Parkera. Irteera horretarako izen emateko epea aste hau da, eta interesatuek Ludotekan bertan apuntatu beharko dute, ostirala (hilak 20) baino lehen.

Goizeko 09:30ean abiatuko da ibilaldia Ludotekatik, eta 18:30 aldera izango da itzulera. Irteera horretan parte hartzeko haurrek 20 euro ordaindu beharko dute eta helduek 25. Egun horretarako antolatutako ekintzetan lehena Zuhaitz parkerako bisita izango da. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta bukatzeko jolasak izango dira. Irteera honetarako plaza mugatuak daude.

Informazio gehiagorako idatzi ludoteka@zumaia.net helbidera, deitu 943 14 32 64 telefonora, edo pasatu Ludotekatik.