Familia irteerarako izen emate epea zabalik dago
Irteera Ordiziako Delikatuz elikadura eta gastronomia gunera izango da irteera otsailaren 27an. Izen emateko epea otsailaren 18an bukatuko da.
Otsailaren 27an, Ordiziako Delikatuz elikadura eta gastronomia zentrora familia irteera antolatu du Zumaiako Ludotekak. Irteera horretan parte hartzeko datorren ostiralera arte (otsailak 18) eman daiteke izena Ludotekan bertan. Plazak mugatuta daude.
Izen emate prezioa haurrak 15 euro eta helduak 20 euro da.



