Familia irteerarako izen emate epea ostiralera arte izango da zabalik

2012/02/21

Martxoaren 4an, Hondarribiako Goikoerrota naturgunera familia irteera egingo da. Parte hartu nahi duen orok, ostiralera arte du, Ludotekan izen emateko epea. Haurrek ibilbide ekologikoa eta gurasoek sendabelarren tailerra egingo dute lehenik, irteeran. Ondoren bazkaldu eta animaliak eta landareak ezagutzeko tailerra egingo dute. Irteeran parte hartzeko, haurrek 20 euro ordaindu beharko dute, eta helduek 25.