Familia jolasean egitasmoaren 3. saioa igande honetan ludotekan

2019/01/23

Igande honetan, urtarrilak 27, ludoteka familiei irekita egongo da 17:00etatik 19:30era.

Igande honetan familientzako irekita egongo da ludoteka. Zumaiako familia guztientzat irekiko da, baina beharrezkoa izango da haurra heldu batek laguntzea, egun horretan hezitzaileak ez baitira haurren arduradun izango. Bestalde, kontuan hartu behar da ludoteka ez dagoela haur txikientzat egokitua, gomendatzen da 4-5 urtetik aurrerako haurrekin etortzea. Urtarrilaren 27an, 17:00-19:30 izango da.