Familian sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra, Algorrin
Datorren larunbatean, uztailak 6, sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra eskainiko du Algorri interpretazio zentroan. Ekintza familiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Tailerra, 11:00etatik 13:00etara Algorri Interpretazio Zentroko tailer-gelan izango da. Adingabeekin heldu batek joan beharko du. Bertan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da, horrtarako interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora deitu dezakezue: Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia, algorri@zumaia.net edota 943 143100.



