Familientzako irteeran izena emateko azken eguna, bihar

2011/10/27

Azaroaren 6an izango da hurrengo Familientzako irteera. Oraingoan, Astigarragako Sagardoetxera egingo dute txangoa. bihar, urriak 28 izango da irteeran izena emateko azken eguna. Azaroaren 6an 10:00etan izango da irteera, Ludotekan. Handik, Astigarragako Sagardoetxea ikustera joango dira. Bisita bukatu ostean, bazkaria izango da, eta 18:00ak ingururako, berriro, Zumaian bueltan izango dira.