Fermin Etxegoien asteazkenean, 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi-zikloan
Zikloko hitzaldi guztiak, asteazkenetan, 19:00etan Alondegian izango dira. Etxegoienek 'Euskara eta estetika' hitzaldiarekin emango dio hasiera zikloari asteazken honetan (otsailak 1).
Zumaian euskararen inguruan hausnarketa egiteko hitzaldi zikloa antolatu du Euskara Zerbitzuak, eta asteazkenean izango da lehenbizikoa, Fermin Etxegoienek emango duena. Alondegian izango da, otsailaren 1ean, 19:00etan.
Esperientzia linguistikoa esperientzia estetikoa da “beste edozer” baino lehenago. Ondorioz, “Euskara estetika izango da ala ez da izango”. Motibazio estetikoa motibazio identitarioaren gainetik dago.
Fermin Etxegoien (Oñati, Gipuzkoa, 1966) artikulugile, idazle, kazetari eta irrati esataria da. Besteak beste, Berria, Argia eta Euskadi Gaztea hedabideentzat lan egin du. Halaber, ETB1eko Kalaka saioko gidoilaria izana da. 2010eko Literaturako Euskadi Saria eman zioten Autokarabana eleberriagatik. Lehenago, 2004an, Neurona eta zeurona saiakera argitaratu zuen, hizkuntzaren balio estetikoari buruz.



