Festaz koadrilan gozatzeko aukera

2010/08/17

Larunbatean egingo da aurtengo Koadrila eguna.

 

Larunbatean, hilak 21, egingo da aurtengo Koadrila eguna Zumaian. Goizean goizetik izango da festaz gozatzeko aukera. Goizeko 11:30ean Boskirol proba jokatuko da; lehenengo txikiena, eta ondoren, helduena. Lehia hori taldeka jokatzen da, eta parte hartu nahi duten eta oraindik izena eman gabe dauden taldeek turismo bulegoan bihar 20:00ak aurretik eman behar dute izena.

Horrez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira herrian. 12:00etan hasita, adibidez, bizi-poteoa egingo da, eta 14:30etatik aurrera bazkaria egingo da Eusebio Gurrutxaga plazan. Ondoren, Gaztetxeak antolatutako jolasak izango dira. Arratsaldean, adin ezberdinetako herritarrentzat musika izango da herriko hainbat txokotan.

 

Egitaraua:

 

11:30ean Boskirol Txiki eta Boskirol

12:00etan Bizi-poteoa

14:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Bazkaria (bazkaria norberak/edaria eta postrea emango da).

Ondoren, Gaztetxeak antolatutako jolasak.

18:30ean Elektrotxarangaren kalejira.

19:30ean Kofradian, gaztetxoen diskoteka.

22:30ean Gaztetxean, kontzertua.

23:00etan Kofradian, diskoteka 70 eta 80ko hamarkadetako musika.