Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea astelehenean irekiko da

2020/01/10
San Telmo eta San Pedro jaietan kalean salmenta postuak jartzeko baimena eskatu beharko dute interesdunek, urtarrilaren 13tik otsailaren 6ra bitartean.

Santelmoetan eta Sanpedroetan Gernikako parkean salmenta postuak jartzeko baldintzak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Eskatzaile bakoitzari postu bakarra jartzea baimenduko zaio, eta gehienez 15 postu egotea baimenduko ditu Udalak.

Interesdunek baimen eskaera orria beteta aurkeztu beharko dute udaletxean, bestelako dokumenturik gabe. Bertan, garbi utzi beharko dute postua jartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Udalak zozketa egingo du otsailaren 7an, eta hilaren 10ean baimendutakoen zerrenda argitaratuko du. Baimendutako eskatzaileek, otsailaren 11tik 26ra bitartean (biak barne) baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentazioa eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte.

Baimenak arautzeko baldintzak

Baimen eskaera