Festetan postuak jartzeko eskaerak egiteko epeak zehaztu ditu Udalak
San Telmo eta San Pedro festetan barraka, janari eta kamioi-denda jarri nahi dutenentzat eskaerak aurkezteko epeak zehaztu ditu Zumaiako Udalak. Hala, Satelmoetan postua jarri nahi dutenek otsailaren 28a bitartean izango dute eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea. San Pedroetan postuak jarri nahi dituztenek, berriz, maiatzaren 24a arteko epea izango du.



