Festetan saltoki eta barrakak jartzeko eskaerak egiteko epeak zehaztu dira

2013/01/14

Santelmo eta sanpedro festetan saltoki postuak eta barrakak jartzeko eskaerak egiteko epeak zehaztu dira alkatetza dekretu bidez. Hala, barrakak, janari postuak edo bestelako postuak jarri nahi dituztenek eskaera orria eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute zehaztutako epea baino lehen.

 

Santelmo zein Sanpedro festetan barrakak, janari postu zein bestelako postuak jarri nahi dituztenek eskaerak egiteko epeak zehaztu ditu Udalak dekretu bidez. Hala, Santelmoetan posturen bat jartzeko interesa duen orok otsailaren 28a baino lehen egin beharko du eskaera. Sanpedro festetarako, berriz, maiatzaren 31 baino lehen egin beharko da eskaera.

Eskaera orriaz gain, beharrezko dokumentazioa ere entregatu beharko da udaletxean.

Eskaera orriak:

Barrakak

Janari postuak

Postuak

 

Ordenantza