Fielatoan egindako pintaketen harira, Udal Gobernuaren oharra

2021/02/06

Pintaketa iraingarriak egin dituzte bart Fielatoan. Berehala ezabatzeaz gain, Udal Gobernuak publikoki bere babesa agertu nahi dio Udaltzaingoari eta pintaketak arbuiatzen dituela adierazi nahi du.

Halaber, Iñaki Ostolaza alkatea eta Asier Arakistain pertsonaleko zinegotzia Fielatoan izan dira goizean Udaltzainei zuzenean beraien babesa adierazten.