Fitbox ezagutzeko ate-irekiak eta Zumba erakustaldia, kiroldegian
Zumaiko kiroldegian bi ekintza izango dira, ohikoaz gain, datozen asteetan. Alde batetik azaroaren 29an eta abenduaren 13an, Fitbox ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira, 19:30etatik aurrera. Azaroaren 29an, parte hartu nahi dutenek datorren ostegunera arte, azaroak 28, izango dute izena emateko aukera kiroldegian. Abenduaren 13an parte hartzeko, berriz, abenduaren 9tik 12ra bitartean eman ahalko da izena. Izen ematea doakoa da. Abenduaren 6an, berriz, azken hiruhilekoan Zumba ikasten ari direnek, ikasitakoa erakusteko jaialdia egingo dute. 12:00etatik aurrera izango da ikuskizuna, eta euro bateko sarrera sinbolikoa izango du. Sarrerak aste horretan bertan (2tik aurrera) jarriko dira salgai (sarrera guztiak saldu arte). Horretan gain, Bigarren hiruhilekorako ekintzetako izen ematea abenduaren 9an irekiko dela ere jakinarazi nahi du Kirol Patronatuak. Gabonetara begira, berriz, azken urteotan bezala hainbat ekintza antolatzeko lanetan ari da, eta laster emango du informazio osoa.



