Flysch-aren inguruan txalupa irteera egingo da igandean

2011/08/26

Irteera horretan euskaraz bakarrik emango dira azalpenak. Hala ere, gaztelerazko azalpen orri bat jasotzeko aukera izango da.

 

Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutarazteko ekintzen baitan, datorren igandean, hilak 28, txalupa irteera egingo da Deba eta Zumaia arteko itsalabarrean. Irteera horretan miloika urteetako historia euskara hutsean ezagutzeko aukera izango da gainera.

Irteera Zumaiako Kirol portutik izango da 11:30ean, eta 45 minutu inguru irauten duen txango zoragarrian, Deba eta Zumaiaren arteko flyschgune garrantzitsua ikusteko aukera izango da. Bi herrien arteko itsaslabar zoragarrietan milioika urtetako historia geologikoa biltzen da.

 

Euskaraz egingo diren hurrengo irteerak:

Ibilaldia txalupaz: 18/09/2011 11.30

Kayak irteera Urolan: 2011/09/03

Irteera geologikoa: 2011/09/24