Flysch trail lasterketa dela-eta hainbat ohar udaltzaingotik
Igandean jokatuko den Flysch Trail lasterketa dela eta, udaltzaingoak hainbat ohar eman nahi ditu. Alde batetik, Larretxo auzoko bizilagunei jakinarazi nahi die proba dela-eta 10:00etatik 14:30etara bitartean auzoan autoekin sartu/irtenik ezingo dela egin. Bestetik, berriz, lasterketak irauten duen bitartean herrigunean unean uneko trafiko mozketak egingo dira. Beraz, autoa mugitzea zaila suerta daiteke zenbait momentutan. Kanpotik proban parte hartzera edo ikustera datozenei, berriz, estazio aldean aparkatzeko gomendioa egiten die.



