Flysch trail mendi lasterketan izena emateko epea zabalik da

2014/04/02

Uztailaren 13an izango da lasterketa. 10:00etan hasiko da lasterketa luzea, eta 10:20an, berriz, lasterketa motza.

 

Gaurtik irekita da uztailaren 13an egingo den Flysch Trail mendi lasterketarako izen emateko epea. Lasterketaren inguruko araudia ere gaur argitaratu da. Izena eman nahi dutenek internet bidez egin beharko dute www.herrikrossa.com helbidean. 

 

Lasterketaren inguruko informazio gehiagorako klikatu hemen. 

Arauak ikusteko berriz, klikatu hemen.