Flysch Trail Mendi lasterketa paregabea
Aitor Osa eta Ana Conde izan ziren lasterketako azkarrenak. Antolatzaileak "oso pozik" daude lasterketak emandakoarekin.
Giro paregabean egin zen aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa. Inoizko lasterketarik gogorrena izan zen. Izan ere, aurtengoa orain arteko lasterketa luzeena izan zen, eta egindako euriak ere bideak lokaztu zituen eta zaildu egin zen lasterketa. Hala ere, izen emanda zeuden 500dik gora parte hartzaileetatik 431 iritsi ziren helmugara zehaztutako denboraren aurrekin. Helmugaratzen lehena Aitor Osa itziartarra izan zen, eta ibilbide guztia egiteko 2 ordu 14 minutu eta 46 segundu behar izan zituen. Ondoren sartu ziren helmugara Walter Becerra eta Luis Alberto Hernando. Nesketan lehena, Ana Conde (2:45:44) izan zen; bigarrena Nuria Dominguez (2:54:29); eta, hirugarrena, Montserrat Vazquez (3:01:17).
Flysch Traileko antolatzaileak "oso gustura" daude Flysch Trail lasterketaren antolaketarekin. Horien ustez, "10 bat atera zuen lasterketak", azaltzen dute. Denean bezala, badira hurrengo urtean zuzentzeko apuntatutako ohartxo batzuk, "baina orokorrean oso gustura" daude Flysch Trail lasterketarekin. Antolatzaileek jasotako inpresio guztiak "onak" izan dira. "Eman dizkiguten iritzi guztiak positiboak izan dira, eta oso gustura gaude", azaltzen dute.
Antolatzaileek lasterketa hori egiteko laguntza eman duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete: "Erakundeei, herritarrei, laguntzaileei, babesle... eta lasterketa antolatzeko laguntza eman diguten guztiei eskerrak eman behar dizkiegu. Horiek gabe lasterketa egitea ezinezkoa izango bailitzateke", azaltzen dute.
Sailkapen nagusia
Emakumezkoak
1. Ana Conde (2:45:44)
2. Nuria Dominguez (2:54:29)
3. Montserrat Vazquez (3:01:17)
Gizonezkoak
1. Aitor Osa Aitor (2:14:46)
2. Walter Becerra (2:15:40)
3. Luis Alberto Hernando (2:21:38)
Zumaiarren sailkapenak
Emakumezkoak
1. Leire Atxutegi (3:02:42)
2. Maider Bracamonte (3:21:37)
3. Arri Urbieta (3:37:31)
Gizonezkoak
1. Pedro Etxeberria (2:34:54)
2. Jon Manzisidor (2:48:51)
3. Ion Sasiain (2:50:23)
Aspanogi
Lasterketa honen bidez, Aspanogi elkarteari diru-laguntza emango diote. Minbizia duten haurren elkarte honi 3.000 euroko laguntza emango diote, aurtengoan ere. Diru-saria irailean entregatuko diote Flysch Traileko antolatzaileek Aspanigiri.



