Flysch Traileko lasterketa luzea emakumeek elkarrekin prestatzeko saioa izango da ostegunean

2026/03/09

Lasterketa luzearen azalpenak eman eta taldean korrika egingo dute. Izan ere, lasterketa laburrean parekatu da gizonezkoen eta emakumezkoen parte hartzea, baina ez da gauza bera gertatu lasterketa luzean. Pauso hori ematen lagundu nahi diete saioan.

Urriaren 3an izango da 2026ko Flysch Trail lasterketa. Aurreko edizioetan ere emakumeen parte hartzea sustatzeko ahalegin berezia egin du Zumaiako Udalak, eta hainbat dinamika abiatu ditu horretarako, entrenamendu saioak, kasurako. 

Lasterketa laburrean emakumeen eta gizonen parte hartzea parekatzea lortu da, baina ez da gauza bera gertatu lasterketa luzean, eta pauso hori ematen laguntzeko, lasterketa luzearen inguruko azalpenak eman, eta elkarrekin taldean korrika egiteko hitzordua izango da ostegunean, martxoaren 12an. Emakumeon* Etxean elkartuko dira, 18:30ean. 

WhatsApp Image 2026-03-09 at 12.09.12.jpeg