Folklore Jaialdia egin zen atzo (astelehena)
Arratsaldeko ikuskizuna Beheko plazan egin beharrean Maria eta Jose zinema aretoan egin behar izan zuten, eguraldi txarra medio. Hala ere, goizeko kalejiran eutsi egin zion euriak, eta dantzaz josi zuten herria parte hartzaileek. Herritar ugari bildu ziren kaleetan.



