Folklorea ikusgai
Larunbatean, hilak 28, 12:30ean, Bidasoaldeko Nazioarteko Folklore jaialdiaren baitan, Zumaiako kaleetan kalejira egingo dute herrialde ezberdinetako dantzariek. Aurtengoan, bisitan izango ditu Kornicka Folk Group (Eslovakia), Tarka Nativista Goup (Brasil) eta Eraiki (Irun). Euskal Herriko dantzak ikusteaz gain, beraz, Brasil eta Eslovakiako dantzak ezagutzeko aukera paregabea izango da, beraz, larunbat eguerdian.



