Forondako ikastaroen eskaintza abian da

2010/09/21

Haur plastika tailerra, pintura tailerra, KZ Gunea, Tai Chi ikastaroa, aretoko dantzak, antzerkia, Capoeira, sukaldaritza edota Golf ikastaroak eskainiko dituzte aurtengo ikasturtean.

 

Ondorengoa izango da ikasturte berrirako prestatu duten ikastaroen programazioa:

- HAUR PLASTIKA TAILERRA: Urriaren 4tik maiatzaren 31ra. Astelehen, astearte, asteazken edo ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. Matrikula: 110euro / 80 euro familia anitzek.

- PINTURA TAILERRA: Astelehenen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara/ astearte eta  ostegunetan 15:00etatik 16:30era. Urriaren 4tik aurrera.

- K.Z. Gunea: Internet ikastaroak. Informazioa:       943 86 28 66.

- TAI CHI IKASTAROA: Asteazkenetan 18:00etan. Urriaren 6tik abenduaren 22ra. Matrikula: 30 euro.

- ARETOKO DANTZAK: Marisa Merinoren Dantza Eskola. Torreberrin, larunbatetan:
     15:00etan haurrentzat Funky koreografia.
     16:30ean Aretoko dantza I
     18:00etan Latino Oinarrizkoa.

- ANTZERKIA: Urritik abendura. Ordutegia zehaztuko da. Informazioa Musika Eskolan (943-861183)

- OINARRIZKO KAPOEIRA: urrian. Astearte eta ostegunetan.: haur eta gaztetxoak 18:00etan / helduak 19:00etan. Matrikula: 10 euro.

- KUTXA IKASGELAK: Sukaldaritza eta Golf. Informazioa: www.kutxa.net

Informazio gehiagorako Foronda Kultur Etxera deitu dezakete interesatuek: 943 861056 edo bestela idatzi foronda@zumaia.net helbidera.