Forondako ikastaroetarako izen-ematea ireki da

2009/10/20

Haur plastika tailerra, yoga, pintura tailerra, sendabelarren inguruko ikastaroak eta dantza ikastaroek osatzen dute, besteak beste, aurtengo eskaintza.

 

Aurten ere hainbat ikastaro eskainiko dira Foronda Kultur Etxean. Izena emateko epea zabalik dago jada eta kultur etxean bertan eman beharko da izena.

Haur plastika tailerra: Urriaren 26tik maiatzaren 31ra. Astelehen, astearte, asteazken edo ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. Izen-ematea: 100euro / 75 euro familia anitzek.

Yoga: Astearte eta ostegunetan 18:30ean Kultur Etxean.

Pintura tailerra: Astelehenetik ostegunera. Azaroaren 2tik aurrera. Antolaketa bilera: urriaren 29an 19:00etan

K.Z. Gunea: Internet ikastaroak. Informazioa: 943 86 28 66

Sendabelarrak, aromaterapia eta sendatzeko elikagaiak: Azaroak 7, 14, 21eta 28an 10:30etatik 13:30etara. Matrikula: 60 euro.

Kutxa ikasgelak: Informazioa: www.kutxa.net

Distira argazki elkartea: Ikastaro eskaintza. Informazioa: distira-zu@hotmail.com

Dantza ikastaroak: Larunbat arratsaldeetan. Informazioa 687845194