Forondako ikastaroetan izena emateko azken eguna bihar (hilak 9)
Bihar, urtarrilak 9, izango da Foronda kultur etxean eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko azken eguna. Ikastaro eskaintza zabala dago eta urtez urte errepikatzen diren ikastaroez gain, oraingoan, hainbat berrikuntza ere badaude. Izena emateko interesa dutenek, edo informazio gehiago nahi dutenek Alondegira jo behar dute 9:00etatik 14:00ak bitartean (943 86 10 56 edo kulturetxea@zumaiakoudala.net).



