Foru Aldundiak 3,75 M €ko inbertsioa egingo du Zumaiako San Juan egoitza eraberritzeko, eta ondoan eraikin berria eraikitzeko

2019/02/28

2020rako amaituko diren lanei esker, egoitza indarrean dagoen araudira egokituko da, erabiltzaileentzat espazio berriak sortuta. Igogailu bat ere jarriko dute irisgarritasuna hobetzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak 3,75 M €ko inbertsioa egingo du Zumaiako adinekoen San Juan egoitza eraberritzeko eta ondoan eraikin berri bat eraikitzeko. Zumaiako Udalak konpromisoa hartu du lursail hori Aldundiari lagako diola, gune berrian 6 plaza berri sortzeko. Hala iragarri du Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak gaur Zumaiara egindako erakunde bisitan, ondoan izan duela Oier Korta Zumaiako alkatea. San Juan Egoitza gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kabia Organismo autonomoaren parte da, eta aurretik Zumaiako Udalaren Udal egoitza izan zen. Halaber, Peñak adierazi du Foru Aldundiak 182.000 euroko diru-laguntza bat emango duela Zumaiako udalak igogailu bat jarri dezan, San Juan egoitzara eta auzora «irisgarritasuna hobetzeko» helburuarekin.

Maite Peñak azaldu duenez, bi erakundeek laster sinatuko duten konpromisoaren barruan, lanen helburuak honako hauek dira: «Lehenik, zentroa indarrean dagoen araudira egokitzea». Bigarrena, eraikin berriarekin 6 plaza berri sortzea; hirugarrenik, planta bakoitzean espazio eta gune berriak sortzea, erabiltzaileen «bizi kalitatea» bermatzeko, zerbitzuak  eta unitateak  modulatuta. Eta azkenik, zentroaren sarrera «berritu eta bakarra izatea».

Gaur egun San Juan egoitzak 52 plaza baimenduta ditu mendekotasuna duten adineko pertsonei arreta emateko. Egoitza, ordea, ez dago indarrean dagoen egoitzetako  araudiari egokituta. Hori dela eta, foru erakundeak, proiektua eskatu eta hura aztertu ondoren, erabaki du San Juan egoitzan eraberritze lanei heltzea, bai egoitza araudira egokitzeko bai espazio amankomunak handitzeko. Obren lizitazioa eta exekuzioa 2019-2020 urteetan egingo delarik, aurreikusi da lanak 2020ko bigarren seihilekoan bukatzea. 

Diputatuak oroitarazi duenez, azken aste hauetan, Aldundiak Irungo egoitza berriaren obrak kontratatzeko prozedurari ekin dio, Usurbilgo zentro berritzailea aurkeztu du. Horrez gain, aurkeztu berri du Pasaian kokatuko den Adinberri eraikuntza proiektua ere; zahartzaroaren eta mendekotasunaren arretari dagokionez erreferentzia izango den zentro berria, hain zuzen. «Orain Zumaiaren txanda da, eta, beraz, Urola Kostarena», esan du Peñak. Harentzat, honelako akordioak erakundeen arteko lankidetzaren «adibide bat gehiago» dira, eta, horien bidez, zahartzearen eta mendekotasunaren arretarako sarea «eraldatzen ari gara» Gipuzkoan; «gizarte politika sendoak» dituen lurralde bat gara.

Peña diputatuak adierazi du, bestalde, mendekotasuna duten adinekoak “beraien etxeetan" bizi ahal izateko arreta soziosanitarioko ereduarekin batera, eta osasun arazoengatik bertan jarraitu ezin dutenerako pentsatuta, «beharrezkoa» dela egoitzetan mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako plaza kopurua «handitzea», «etorkizunean sor litezkeen behar berriei aurrea hartzeko».

Horretarako,  Peñaren arabera, erakundeak «ahalegin handia» egin du lurralde osoan, modu orekatu batean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen «estrategia integral» bati esker, «egoitzetan eta eguneko zentroetan guztira 361 plaza» sortuko dira legealdi amaierarako. Eta gaineratu du, estrategia integral hori 2018-2021ko Gizarte Zerbitzuen Mapan islatuta dagoela, eta horri esker 869 plaza berri sortzea proposatzen dutela, horietatik 446 plaza lurralde osoko mendekotasun egoera dauden pertsonei zuzenduta.

Oier Korta Zumaiako alkateak, berriz, esan du Foru Aldundiak Zumaiako San Juan egoitzan egingo duen inbertsioak, foru erakundeak Zumaia eta zumaiarrekin duen «konpromisoa erakusten duela, eta konpromiso hori eskertzen diogu Udaletik». Kortaren esanetan, foru erakundearen inbertsio hauek erakunde arteko «lankidetzaren emaitza ditugu». Eta gaineratu du bi onura ekarriko dituztela Zumaiarentzako:  «batetik, adineko zumaiarrei San Juan egoitzak eskaintzen dien zerbitzua hobetu eta areagotuko da. Eta bestetik, San Joseko igogailuak, egoitzari zerbitzua emateaz gain, San Jose auzoaren irisgarritasuna nabarmen hobetuko du». Horren harira, alkateak gaineratu du igogailuaren lanak «martxa onean doazela eta aurreikuspenen arabera, udan jarriko dela martxan».

Amaitzeko, diputatuak gogorarazi du «Gipuzkoan gizarte kohesionatu bat» dugula, «gizarte-ehun sendo eta gizarte zerbitzu aurreratu batzuei esker».  Gizarte kohesiorako «ezinbestekoa da gizarte politiken eredu honi eustea, eta Gipuzkoan lanean ari gara kolektibo honek ongizatea eta bizi maila duina izan ditzan». Jarduketa protokolo honen bidez, eta Zumaiako Udalarekin batera, Foru Aldundiak «ekarpena» egiten dio Urola Kostan eta Gipuzkoan modu orekatuan garatzen ari den arreta ereduari. «Eta bide horretan eragin behar diogu lankidetzan tokian tokiko administrazioek, bai aldundiak bai lurraldeko udal guztiek», ondorioztatu du.