Foru Aldundiak abiatutako garraioa publikoa hobetzeko prozesuaren baitako bilerak egingo dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoa hobetzeko prozesua du abian. Herritarren ekarpenak jasotzeko bilerak egin ziren duela hilabete batzuk, eta orain, ondorioak azaldu nahi dituzte. Herritarren egindako 4.000 ekarpen baino gehiago kontuan hartuta 2015eko martxoan autobus zerbitzu berria jarriko du abian, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zerbitzu berriaren berri emateko bi bilera egingo dira, eskualdean. Azpeitian, urriaren 23an, 18:30ean, udaletxeko ganbaran. Zarautzen, berriz, urriaren 30ean, 18:30ean, Etxezabalan egingo da bilera.



