Fosilen tailerra haurrentzat, Algorri interpretazio zentroan

2014/04/23

Datorren maiatzaren 2rako (ostirala) fosilen tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza doakoa da eta 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bertan, Zumaiako flyschean aurki daitezkeen bizitza-aztarnak aztertu eta eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izango dute haurrek. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00tatik eguerdiko 13:00tara bitartean, eta aurretik izena ematea beharrezkoa da. Izena eman dezakezu interpretazio zentrora bertaratuz (Juan Belmonte 21), email bat idatziz (info@algorri.eu) edota telefonora deituz (943 143100)