Funtzionario publikoek eragindako giza eskubideen urraketen biktimen aitortza eta erreparaziorako eskaerak aurkezteko epea ireki dute

2019/10/23

1960 eta 1999 urteen artean jazotako eskubide urraketen kasuak aurkeztu daitezke Eusko Jaurlaritzan. Egiari Zor Fundazioak tramitazio prozesurako laguntza eskaini die eskaera aurkeztu nahi dutenei.

16/2016 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematea du xede 12/2016 Legeak. Deialdiak, ordea, 1960tik aurrera jazotako gertaerak barnebiltzen ditu.

Nork eskatu dezake?

Zio politikodun indarkeria-testuinguru batean giza eskubideak urratu zaizkiela uste dutenek, egitateak inguruabar hauetan jazo baldin badira:

  1. Gertaera Euskal Autonomia Erkidegoan jazo bazen, edo, kanpoan gertatuta ere, biktima une hartan Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta bazegoen edo bertan 10 urtez bizi izan bazen.

  2. Gertaerak data hauetan jazo baldin baziren:

    • 1978ko abenduaren 29tik 1999ko abenduaren 31ra bitartean, eskaerak aurkezteko ohiko epea bi urtekoa da, 2019ko irailaren 27tik aurrera.

    • 1960aren eta 1978aren artean,

        • ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuan ezarritako betekizun guztiak bete arren aitortza eta erreparazioa eskatu ez edo epez kanpo eskatu zituztenek eskaerak aurkeztu ditzaten. Eskaerak aurkezteko ezohiko epea, 2019ko apirilaren 17tik 2020ko apirilaren 16ra.

        • 12/2016 Legearen betekizunak bete arren ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak babesten ez zituen biktimentzat. Eskaerak aurkezteko epea, 2019ko irailaren 27tik aurrera.

  1. Giza eskubideak urratu zituzten egitateetan funtzionario publikoek beren zereginak betez edo beren zereginetatik kanpo parte hartu bazuten edo taldean nahiz isolatuta, bakarrik eta kontrolik gabe jarduten zuten partikularrek parte hartu bazuten.

  2. Eta, horren ondorioz, pertsonen bizitza edo horien osotasun fisiko, psikiko, moral edo sexuala kaltetu bazen.

Eskaera pertsona kaltetuak aurkeztu beharko du. Baina pertsona kaltetua hil egin bada, haren ahaideek tramitatu ahal izango dute eskera. Kasu horretan, eskaerarekin batera, biktimaren heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita hildakoaren eta eskatzailearen ahaidetasunaren adierazten duten ziurtagiriak ere.

Nola aurkeztu eskaera?

  • Biktima izaera aitortzea nahi duten eskatzaileek eskaera-idazki bat aurkeztu beharko dute: euskadi.eus atarian elektronikoki bete dezakete, edo, bestela, egoitza elektroniko berean deskargatu dezakete eredu normalizaztua, eta Zuzenean edozein bulegotan aurkeztu.

  • Eskaeran, giza eskubideak urratu zireneko inguruabarrak azalduko dira, eta Legean erregulatzen den biktima-izaera erakusteko garrantzitsutzat jotzen diren txostenak, ziurtagiriak etea dokumentuak erantsi.

  • Balorazio Batzordeak eskatzailearengana jo ahalko du, bai informazio gehiago eskatzeko, bai elkarrizketa egiteko.

Eskaerak aurkezteko epea

  • 1979aren eta 1999aren artean gertatutako kasuetarako epea: 2019ko irailaren 27an, bi urteko epea ireki da 1979ko urtarrilaren 1etik 1999ko abenduaren 31ra bitartean jazotako kasuen eskaerak aurkezteko.

  • 1960-1978 artean gertatutako kasuetarako epe gehigarria:

    • Legea indarrean jarri ondoren, hamabi hilabeteko ezohiko epea ireki da (2019ko apirilaren 17tik 2020ko apirilaren 16ra), ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuan ezarritako betekizun guztiak bete arren aitortza eta erreparazioa eskatu ez edo epez kanpo eskatu zituztenek eskaerak aurkeztu ditzaten. Ezohiko epe hau 1960aren eta 1978aren artean biktima izan zirenentzat baino ez da.

    • 2019ko irailaren 27an, bi urteko epea ireki da 12/2016 Legearen betekizunak bete arren ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuak babesten ez zituen biktimentzat.

Informazio gehiago eta tramitaziorako laguntza

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza nagusiak helbide elektroniko bat du martxan, informazio gehiago behar duenarentzat:

Bestalde, Estatuaren orotariko biolentziak jasan dituzten biktimen eskubideen aldeko Egiari Zor Fundazioak, tramitaziorako laguntza eskaini die eskaera aurkeztu nahi dutenei. Harremanetarako bi bide posible daude:

Dokumentazioa

Legearen eduki osorako sarbidea - 1

Legearen eduki osorako sarbidea - 2

Eskaera-idatzia

Informazio-orria