Furgobaratza Zumaian izango da ekainaren 8an

2020/06/05

Datorren astelehenean, ekainaren 8an, Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da. 18:00etatik 19:30era gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak azalduko dituzte.

Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte.

COVID-19aren krisia arintzen ari den honetan, Furgobaratzak Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean ere bisita egingo du datorren astelehenean. Oraingo honetan gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholkuak emango dituzte. Gainera, parte hartzaileei tomate landareak emango dizkiete. 18:00etatik 19:30era izango da saioa.

Saioan parte hartzeko Keretxudi Baratze Parkean ezarritako babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte parte hartzaileek.