Furgobaratza Zumaian izango da gaur arratsaldean

2022/10/03

Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da gaur (astelehena), 18:00etatik 19:30era. Neguko baratza izango dute hizpide.

Furgobaratzak bisitak egiten ditu Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte. Gaur egingo du bisita Zumaiara, 18:00etatik 19:30era. Neguan baratzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko landatu daitezkeen barazkien inguruan arituko dira.

Zumaia_Furgobaratza_202210_page-0001.jpg