Futbol zelaiko berdegune berria prest da

2015/04/22

Atzo bertan hasi ziren herritarrak entrenatzen, eta asteburuan izango dira lehen partidua

Atzo eguerdian sinatu zuen Udalak futbol zelaiko belarra aldatzeko obren bukaera, eta atzo arratsean bertan estreinatu zuten herriko kirolariek. Gustura ibili ziren haur eta gazteak zelaian, eta gustura zeuden helduak futbol zelaiko ertzetik haiei begira. Gaur eta bihar ere entrenamenduak izango dira, eta asteburuan hartuko ditu lehen partiduak.

“Martxoaren 31n hasi ziren obrak, eta ostiralera arteko epea bazuen ere Opsa enpresak obrak bukatzeko, pasaden astearen bukaera alderako eginda zuten guztia. Ofizialki obra bukatu ostean, jada herritarrentzat erabilgarri da zelaia”, azaldu du Antxon Alberdi Kirol Patronatuko gerenteak.

15 urte zituen zelai zaharrak, eta zati batzuk erabat zaharkituta zituen, jada. “Egunerokoan, herritar eta eragile asko izaten dira berdegunean. Hala, futbol taldeak, futbol 7ko txapelketak, eskoletako haur eta gazteak, kiroldegiko bazkide zein herritarrek erabiltzen dute zelaia, eta normala da zegoen egoeran egotea”, gaineratu du Alberdik.

 

Berritze lanen jarraipena

Futbol zelaiko berdegunea berritu bada ere, hori ez da izango futbol zelaiaren obra bakarra izango. Datorren astean, berritze lanek segituko dute, eta zelaia inguratzen duen hesia berrituko da erabat.

Belarra berritzeko aurrekontua 135.000 euro ingurukoa izan da, eta FIFAK bi izardun maila emana dion belar mota jarri da.

 

Denona dena denok zaindu beharra

 

Zelai ederra gelditu da: berria, dotorea, zaindua. Eta horrela jarraitzea denon ardura dela gaineratu du patronatuko arduradunak: “Jende asko ibiltzen da futbol zelaian, eta denon ardura da zaintzea. Zikinkeriak eta batez ere pipa azalek kalte handia egiten diote zelaiari. Beraz, guztion ardura da zelaia baldintza honetan izateko neurriak hartzea”.