Gabonak antolatzeko bilera egingo dute urriaren 22an

2019/10/18

Datorren asteartean, urriaren 22an, Kultur Saila herritarrekin eta elkarteekin bilduko da Gabonetako egitaraua antolatzeko. Hitzordua Alondegian izango da, 19:00etan.

Bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duten guztientzat.

Bilerara etorri ezin dutenen kasuan, hitzorduaren aurretik proposamenak bidali ahal izango dituzte. Horretarako Alondegia Kultur Etxeko telefonora  deitu (943861056) edo kultura@zumaia.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.

Gonbidapen gutuna