Gabonak antolatzeko bilera izango da urriaren 18an
Datorren asteartean, urriaren 18an, Kultur Saila herritarrekin eta elkarteekin bilduko da Gabonetako egitaraua antolatzeko. Hitzordua Alondegian izango da, 19:00etan.
Bilera irekia da talde, elkarte edo jai hauetan lankidetza eskaini nahi duten guztientzat.
Bilerara etorri ezin dutenen kasuan, hitzorduaren aurretik proposamenak bidali ahal izango dituzte. Horretarako Alondegia Kultur Etxeko telefonora deitu (943861056) edo kultura@zumaia.eus posta elektronikora idatzi beharko dute.