Gabonetako argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

2019/01/03
Gogoratu Gabonetako argazki lehiaketan parte hartzeko oraindik ere garaiz zabiltzatela, urtarrilaren 8an bukatzen da argazkiak bidaltzeko epea.

Oinarriak:

  • Gaia: Gabonetako argian Zumaian.
  • Nahi den bezalako argazkia aterako da, mugikorra erabiliz.
  • Aurkezteko epea eta bidea: abenduaren 24tik urtarrilaren 8ra. 688844400 telefono zenbakira igorriz whatsapp bidez, argazki egilearen izen-abizenak gehituta.
  • Epaimahaia Kultur eta Turismo saileko, Distira argazki elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatuko dute.
  • Argazki irabazlearentzat saria: Zelai Hoteleko jatetxean bi dastaketa menu.
  • Argazki onenak udalaren web orrian eskegiko dira.